XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Erdipurdika hartu zituzten indikatutako mea culpa eta barkamen zintzoa.

Hala ere, mosketearen lege zaratatsuak uler eta onarterazi zizkien bata eta bestea.

Suposatzen zen besteak baino azkarragoak ziren batzuri irakasten ari gintzaizkiela suarmak erabiltzen; halarik ere, aurrerapen handirik ez zuten lortzen.

Lehenengo eginbeharra izan zen beltzek armei alde egin ez ziezaietela berauek tiro egiten zuten bakoitzean.

Tiroaren zarata entzun bezain fite botatzen zuten arma eta korrika zihoazen bestelako norabiderantz.

Gero nola bandatu eta beranduago zailena, punteria lor zezatela.

Egunak eman behar izan genituen.

Nire ondoko beltzari mosketea nola prestatzen zen azaltzen nion anartean, ez zihoakidan burutik Ttasikkaren haragi leuna, labaina.

Bere begiak nireetan zulaturik geratu ziren une horrek kolpatzen zidan gogoa etengabeki.

Behin baino gehiagotan nabaritu nuen neure mihia ahotik at, Ttasikkaren gaingailak xurgatuko banitu bezalaxe.

Lehenbailehen joan nahi genuen.

Suarmen zarata entzun zezaketen Tisunbok eta beronen aldekoek; are txarragoa, portugaldarrek, zaila izanda ere, nahiko urrun baitzeuden armak entzuteko.

Hala ere, oraindik egun bat eta bi gau eman behar izan genituen behin-behineko herri hartan.

Arrastiriko oskorriak eguzkiaren joatea azaltzen zigunean, dantzak hasi ziren berriro ere, eta hauekin batera nire lankideak amodio beltzaren bila joan ziren.

Jadanik ilargi ederraren argizpi apalagoek eguzkiarenak ordezkatuak zituztenean, gizon zuri gehienak ihutika zebiltzalarik, eta beltzak, hala dantzan, nola ipurdi zuriei barrez eta jakinguraz begira zeudelarik, (...).